Merkataritzan euskaraz, pozik gainera!!!
Legazpi, Urretxu eta Zumarragako dendariak euskararen erabilera handitzeko ahaleginetan ari dira aspaldi honetan. Atzo Zumarragako Zelai Arizti kultur Etxean, plan honetan parte hartu duten lehen taldeko dendariei erekonozimendu txiki bat egin zitzaien eta hurrengo taldeko dendariei, lekukoa pasa zieten.
UROLA GARAIKO MERKATARITZA GUNEETAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO PLANA
Zumarragako ZELAI ARIZTI kultur etxean elkartu gara merkataritzan euskara sustatzeko plana dela eta urtean zehar lanean aritu diren merkatariei ondo merezia duten errekonozimendua emateko asmoz.
Izan ere atzo bezalako egunetan, euskararen eguna, ahoz aho ibiltzen da euskara, baina gaur hemen dauden Legazpi, Urretxu eta Zumarragako merkatariak atzo ez ezik, urtarrilean, otsailean, gaur, bihar eta urte osoan zehar aritu dira euskararen alde eta euskaraz. Horixe eskertzera etorri gara hona gaur.
Orain arte egindakoak:
- 2006an Urola Garaia Udal-elkartearen laguntzarekin eskualde osoko merkataritzako euskararen erabileraren diagnostikoa eta diseinua burutu genituen.
- Planifikazioan parte hartu genuenak: Illinti eta Bitartean merkatari elkarteak, UGGASA, Udal-elkarteko ordezkariak eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako euskara zerbitzuek eta Emun Kooperatiba elkarteko teknikariak.
2007an zehar burututako ekintzak:
- Merkatari taldeak, kartelak egiteko saio praktikoak, inprentetan sustapena, dirulaguntzei buruzko informazio guneak sortu, erakundeen euskararen erakundetzea aztertu...
Talde teknikoak orokorrean plan honek hartu duen norantzarekin eta egindako ibilbidearekin oso gustura gaudela esan dezakegu, batez ere merkatarien parte hartze eta prestutasunarekin.
Izan ere teknikarien ahaleginak hutsalak dira merkatarien erantzunik gabe, eta oraingoan teknikariek behin eta berriz errepikatzen dute aparteko erantzuna jaso dutela. Eskerrak ere eman dizkiete saioan.
Bestalde, aurtengo asmoei begira, iaz plana diseinatzerakoan genioen Ezkio-Itsason, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan guztira 150 denda inguru zirela zerbitzua euskaraz emateko gai zirenak eta guztietara heldu nahi genuela, horregatik, bada, dendari berriak dauzkagu aurten merkatarien talde horietan.
Esan dugu protagonistak beraiek izan behar dutela, beraz datorren urteko asmoak zehaztu aurretik, aurten (2007-2008) jadanik martxan dauden merkatarien denden izenak aipatuko ditugu :
Legazpin:
ALBERDI jantzi denda
ANDERE ume jantziak
AUZMENDI iturgintza
F. ZORTZI (F-8) argazki denda
HARIZ-HARI jostun denda
IÑAKI zapata denda
LAGA garbiketak
LANBROA Belar denda
TXOMIN iturgintza
TXOMIN ZUBELDIA edari denda
OGI BERRI okindegia
Zumarraga eta Urretxun:
AGIRRE harategia
ARANBURU harategia
ETXANIZ arma denda
NEKOTZ albaitaritza
PERTXINGOA jantzi denda
URDANGARIN burdindegia
UREDER Estetika zentrua
Esan dugun bezala datorren urteko plangintza zehazten ari gara eta jadanik aukeratuta dauzkagu lan ildo nagusiak:
1. Iaz bezala, aurten ere merkatariekin sortutako taldeak izango dira bizkar hezurra. Orain aurkeztu dugun taldeak urte hasiera arte elkartuko dira eta ondoren beste erreferentzi talde batzuk sortuko ditugu.
2. Bestalde maiz zaila egiten zaigu supermerkatu handiekin eta frankiziekin lan egitea. Aurten saiakera berezia egingo dugu beraiengana hurbildu eta elkarlanean euskarari gune horietan ere bultzadatxo bat emateko.
3. Mintzalaguna izango da beste ildo berrietako bat. Merkatarien arteko mintzalaguna izango da.
4. Horiekin batera beste hainbat ekintza eta zerbitzu garatzen jarraituko dugu euskara zerbitzuetatik: itzulpen eta zuzenketa zerbitzua, kartelgintza, aholkularitza, dirulaguntzak hobetzeko ahalegina, kanpainaka ekimen bereziak sortzea, ikastaroak,...
Eta beti ere iaz markatutako helburuetarantz goazela ahaztu gabe:
1. Euskararen erabilera handitu: bai zerbitzua ematerakoan eta baita paisaian ere
2. Motibazioan eragin: merkatariak elkartu, elkarrekin gauza asko egin ditzakegula sentitu, euskararen onurez jabetu, gaurkoa bezalako ekitaldiekin eskerrak eman...
Hori guztia, noski, merkatariekin eta merkatarientzako da, beraz beraien parte hartzea da planaren oinarria.
Beatriz Perez dendaria ere bertan izan da, eta berak esan duen bezala: Euskara bultzatzeaz gain, merkatarien arteko harremanak hobetzeko eta elkarrekiko loturak sendotzeko ekimenak direla uste dut.
Aldi berean esker oneko hitzak eta animoak izan ditu merkatarientzat: “Merkatariok ere euskaraz eta pozik!” esanez bukatu du.
Udal ordezkarien eskutik jaso dute errekonozimendua iaz lanean aritutako dendariak. Ordezkari hauek etorri dira: Mikel Serrano jauna Zumarragatik, Iñaki Zabala jauna Urretxutik eta Mikel Alzelai jauna Legazpitik.
Hona hemen hiru herrietan 2007an taldeetan aritutako dendarien eta denden zerrendan:
|
GARBIÑE tindategia |
Zumarraga |
Ines Benitez |
|
IRAETA estankoa |
Zumarraga |
Arantxa Iraeta |
|
IZAGIRRE janari-denda |
Zumarraga |
Josune Sueskun |
|
KIZKITZA oihal denda |
Zumarraga |
Kizkitza Zendoia |
|
KUX-KUX ume-jantziak |
Zumarraga |
Mª Jose Cobos |
|
LANBROA belar-denda |
Zumarraga |
Aurori Zabaleta |
|
SALEGI harategia |
Zumarraga |
Fernando Salegi |
|
URKI liburu-denda |
Zumarraga |
Arantxa Ormazabal |
|
ARGIZTI optika |
Urretxu |
Loli Agirre |
|
BERRIKI jantzi-denda |
Urretxu |
Elena Alcón |
|
IMAJIN estetika |
Urretxu |
Arrate Saiz |
|
KUTTUN mertzeria |
Urretxu |
M. Carmen Aranburu |
|
MIRENTXU mertzeria |
Urretxu |
Onintza Alcelay |
|
XARMANKI estetika |
Urretxu |
Beatriz Perez |
|
ALGAR elektrizitatea |
Legazpi |
Jone Albizu |
|
ALKAIN elektronika |
Legazpi |
Begoña Mujika |
|
APATXO liburu-denda |
Legazpi |
Mailo Pinillos |
|
ITZIAR belar-denda |
Legazpi |
Itziar Intxausti |
|
KIXKA osagarriak |
Legazpi |
Garbiñe Egaña |
|
KOROSTI kafeak |
Legazpi |
Kizkitza Oria |
|
LASANDU parafarmazia |
Legazpi |
Olga Lasa/ Maitane Andueza |
|
LOTERIAK |
Legazpi |
Mari Angeles Azurmendi / Nerea Barandiaran |
|
MIRENTXU mertzeria |
Legazpi |
Sorkunde Agirrezabal |
|
POXPOLIN ume-jantziak |
Legazpi |
Elena Ronda |
Saioa bukatzeko, dendari guztiek batera, iaz taldeetan ibilitakoak eta aurten hasita daudenak, argazkia atera dute.
Jarraipen Batzordea
Zorionak