Hemen zaude: Hasiera Albisteak Menuak eta kartak euskaraz
Dokumentu Akzioak

Menuak eta kartak euskaraz

2008/06/10

Gaztelaniazko menu eta kartetan "merluza a la plancha", "revuelto de ajos frescos y gambas" edo "solomillo al foie con salsa de Oporto" bezalakoak ikusten ohituta gaude. Legazpiko hainbat tabernak eta jatetxek euskaraz ere jartzen dituzte baina ez guztiek. Orain, euskaratzen laguntzeko tresna berri bat daukate Interneten.

Merkataritzan euskara erabili ahal izateko gero eta tresna gehiago dago Interneten. Esaterako, ZingiZangon bertan, eskuineko "euskaraz? bai pozik gainera!" atalean dauzkazu zenbait. Orain, menuak eta kartak euskaratzeko tresna informatikoa jarri du sarean Donostiako Euskararen Udal Patronatuak. Honako helbide honetatik sar zaitezke: http://www.euskaraz.org/platerean/?o=6

 "Euskarara bihurtzekoak" atalaren azpiko koadroan gaztelaniazkoa idatzi eta "euskaratu" botoian klik egin eta euskaraz emango dizu automatikoki.


 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Menuak eta kartak euskaraz

Jaki guztiek daukate euskarazko izena