Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mendi martxako brigadak Armuño garbitu du
Dokumentu Akzioak

Mendi martxako brigadak Armuño garbitu du

2009/09/20

Zapatu goiz osoan zehar Brinkolako Armuño mendiko bidezidorrak garbitzen eta zabaltzen jardun zuen mendi martxako "brigadak". Arriurdin, Izadi Zaleak, Burdinola eta Legazpiko Gaztetxeko kideak bertan izan ziren, egindako deiari zintzo erantzunez. Oraintxe da aukera ederra inguru zoragarri horiek ezagutzeko.

 Hasi Biaingo zabaletik eta Olabasoko ur-biltegia bitarteko bide guztia garbitu zen. Esan beharra dago oso mendi aberatsa dela naturaren aldetik eta kultur-ondarearen aldetik.

"Quercus petraea"-ren baso ugariak topatu ditugu, baita pinu gorriak, ametzak eta pagoak ere. Lur-zorua, berriz, ahabi landareak estaltzen du ia osorik (arandanoak, alegia) eta landare horrek, hain zuzen, ematen dio izena mendiaren alderdi bati (Ahabieta - Urieta).

Kultur-ondarearen aldetik, Biaingo korta-harria, Urietagañako trikuharria eta Olabasoko ur-biltegia ditugu, baloratu beharreko elementuak, denak ere.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Mendi martxako brigadak Armuño garbitu du

Mendi martxako brigada Armuñoko tontorrean