Matrakan elkarrizketa Elbereth taldeari
Legazpin aspalditik ezagutzen dugu Elbereth bikaina baina Euskal Herrian ere ezagun egin da Legazpiko heavy taldea. Berriarekin batera asteazkenero ateratzen den Matraka astekarian elkarrizketa egin diete eta matraka.infon ere argitaratu da.
Elbereth taldearen "Gaueko ilargia" diskoari buruz galdetzen diete Matrakan. Diskoaz, kontzertuez eta Heavyaz gogoeta egiten dute elkarrizketan. Izenburua oso esanguratsua da: "Garaiak aldatu dira baita heavy zaleak ere"
ZingiZangoko Subeltza blogean ere makina bat informazio atera da Elbereth eta gainerako Legazpiko musika taldeei buruz.