Martxoan Bertsoko kanporaketa Arranon
Urretxu-Zumarragako bertso eskolak, Martxoan Bertsoaren barruan, bertso txapelketa antolatu du. Txapelketa horretako kanporaketa bat Legazpiko Arranon jokatuko da martxoaren 7an eta hiru talde legazpiarrek kantatuko dute: Oketaberria (Iker Azpeitia, Ibon Sotil eta Eneko Iriondo), Etamok (Julen Agirreburualde, Asier Iriondo eta Aitor Irastortza) eta Elustondotarrak (Nerea, Jon eta Idoia Elustondo)
Guztira hamahiru taldek eta 39 bertsolarik kantatuko dute Martxoan Bertsoaren bat-bateko txapelketa honetan eta, esan bezala, hiru talde, legazpiarrez osatuta daude. Kanporaketak otsailaren 22an, 23an, 29an eta martxoaren 7an izango dira Urretxuko Fox, Motz, Aldiri eta Legazpiko Arrano tabernetan. Saio guztiak 23:00etan izango dira. Bertso ariketa ugari egin beharko dituzte eta kanporaketa guztiak jokatu ondoren, puntuaziorik altuena duten hiru taldeek jokatuko dute finala martxoaren 15ean 23:00etan Urretxuko Gaztelekun.
Legazpiarrei zorterik onena opa diegu.
aupa elustondotarrak !
Julen bikain