Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxoan Bertsoa: legazpiarrak oso-oso duin
Dokumentu Akzioak

Martxoan Bertsoa: legazpiarrak oso-oso duin

2008/03/08

Arranon Martxoan Bertsoako txapelketaren azkeneko kanporaketa jokatu zen ostiralean. Aurreratu genuen bezala hiru talde legazpiarrek kantatu zuten. Saioa Oketaberria taldeak irabazi zuen eta bertsolari gustukoenaren saria Iker Azpeitiak eta Eneko Iriondok lortu zuten berdinduta.

Arranoko kanporaketan entzule asko izan zen. Hala ere, ez da legazpiarrik izango datorren larunbatean Urretxuko Gaztelekun egingo den finalean. Hamahiru taldek parte hartu du txapelketan eta hiru txartel zeuden finalerako. Oketaberria taldea laugarren gelditu da finaletik bost hamarrenetara. Elustondotarrak seigarren gelditu dira. Hauek ere finaletik oso hurbil. Etamok taldea hamargarren gelditu da. Informazio guztia zubertsotan.net web orrian daukazue.

GOAZEN LAGUNOK!!

Azpe — 2008/03/08 12:53
OKETABERRIA TXAPELDUNA-AA!!! AZPE, SOTIL TA ENEKO ZAIL DUZUE GU MENPERATZEKO. KAA-MEE-JAA-MEE-JAAAA!!!!!!

Zorionak!!!

Asier — 2008/03/08 13:46
Zorionak! guapok, guapok, guapok, guapok, guapooook...

123,5 FM

julenagi — 2008/03/08 14:13
10 garren...nork sinetxi dezake hori?? dirudienez gu hirutako baten bertsoak bakarrik izan ziren puntuagarri...jajaja!!! azpe, agurra mundiala...jeje!! urrungo batean ea...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Martxoan Bertsoa: legazpiarrak oso-oso duin

Errikarte Agirrek saioaren irabazleei atetarako argazkia