Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maripazek agur esan digu
Dokumentu Akzioak

Maripazek agur esan digu

2011/10/16

Sinestezina bada ere, Maripazek utzi egin gaitu. Ez genuen asko uste. Hilabete txarrak pasa eta gero, pixkanaka pixkanaka errekuperatzen ari zen eta alai ikusten genuen. Gu ere hala geunden bera hobeto ikusita. Bapatean, ordea, agur esan digu.

Maripaz Aranguren igande goizean hil da, barruan zuen gaitzak itota. Sasoiko zegoen orain dela gutxi arte eta zaila egiten zaigu bere heriotza onartzea. Ez da bidezkoa...

Umorekoa zen eta umoreari eutsi dio azken momentura arte. Laguntzeko beti prest zegoen, etxean, euskaltegian, Telleriarteko elkartean, Burdinola elkartean, ZingiZangon... Beti bezala, berandu konturatzen gara pertsona batek besteengatik eman duenaz, eta Maripazek asko eman du.

Horregatik, oroitzapen goxoa gordeko dugu beti eta bere irriparrea ez zaigu ahaztuko.

Maripaz

Iñigo Aranburu — 2011/10/17 10:42
Zartako latza, ikaragarria. Ezertxo ez genekienentzako ez dago ezusteko okerragorik. Oroitzapen ederra gordeko diogu, beti irribarretsu: berriketan, bileretan ala postu baten atzean. Inor ez omen gara ezinbestekoak baina badira hutsune batzu betetzen zailagoak direnak. Maripazek halako bat utzi digu.

Maripaz

Tere — 2011/10/17 12:22
Aio Maripaz
Azkenen ez deu kafeik hartu.
Hurrengan izango al da!

Maripazi

Nekane — 2011/10/17 15:53
Zure irribarre goxoak leundu ditu negu hotzetako tenperatura izoztu eta hezeak, Aizkorri magal honetan. Zure irribarreak arindu, haize hozkirriaren ufadak; eta urtu, elur zuriz eraikitako horma ezin erorizkoak.
Udaberriko lehen eguzki printzekin batera loratu izan dira beti zure adiskidetasuna eta elkartasuna. Egunak luzatu ahala handituz eta handituz horiek ere, txorien txio-txio doinuen erritmoan. Alai, ohi zenuen moduan.
Euskararekiko zure grinak bete ditu uda motzetako iluntze oparoak. Hizkuntza zaharraren izerdia xukatzeko zapi lanetarako prest beti. Arnasberrituta.
Eta, tamalez, oraindik ere egiteko franko zenituela... Oraintxe joan zara gure albotik, udazkeneko orbel artean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Maripazek agur esan digu

Maripaz Aranguren, 2010eko abenduan