Marian Beitialarrangoitia Auzitegi Nazionalera
Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkate legazpiarrak ostegunean Auzitegi Nazionalera joan beharko du. Iruñean EAE-ANVk egindako ekitaldian "Frantzia eta Espainiako kartzeletako preso politikoak, maite zaituztegu!" esan izana da epailearen aurrera joateko arrazoia.
Gaurko Hernaniko Udalbatzak Beitialarrangoitia deklaratzera deitu izanaren kontrako mozioa eztabaidatu du. Urtetan Hernanin bizi bada ere legazpiarra da Marian. Herrian hainbat elkartetan eta euskalgintzan ibilitakoa da. Adibidez, Hots aldizkariko lantaldeko kide izan zen.
Elkartasuna Mariani
nik ere maite ditut
Etxera bidean omen da