Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maikel Iriarte-Jon Lonbide bikote legazpiarraren lan txukuna Fiteroko Rallysprintean
Dokumentu Akzioak

Maikel Iriarte-Jon Lonbide bikote legazpiarraren lan txukuna Fiteroko Rallysprintean

2011/09/07

Pasa den asteburuan jokatu zen Fiteroko rallysprintean, Junior mailan irabazteaz gain beraien kategoriko podiumean sartzeko gutxi falta izan zitzaien. Lasterketa Angela Vilariño gidariak (Andres Vilariñoren alaba) irabazi zuen, alboan Borja Guereñu kopilotoa zuela. Subaru Impreza WRC kotxea gidatu zuten eta Jesus Manuel Moro - Miguel A. Cañas eta Joxe Labaka eta Aitor Otaegi bikoteei gailendu zitzaizkien.

Pasa zen larunbatean bikote legazpiarrak lan ederra egin zuen Nafarroako lurretan, Euskadiko eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria den Fiteroko lasterketan.

Alde batetik, Junior mailan bere nagusitasuna azaldu zuten erlojuz kontrako 3 saioetatik lehena eta hirugarrena irabaziz eta bigarrenean 3. postua eginez, baina, 3.ak sailkatu ziren lasterketan izandako istripu batek saioa neutralizatzera behartu zuelako eta, honela, helmugara iritsi ahal izan zen azken kotxearen denbora aplikatu zitzaielako. Honek segundo polit batzuk galtzea ekarri zien… Hala ere, irabazitako beste bi saioetan lortutako errenta baliatuz, Junior mailan garaile atera ziren.


Bestetik, beraien kategoriako podiumean sartzerik ez zuten izan aipatutako neutralizazioaren ondorioz. Beraiek egingo luketen denbora “logikoari” gehitu zizkieten segundoek 4. postura bidali zutelako legazpiar bikotea.
Hala ere, emaitza oso ona dela esan daiteke, kontuan izanda aurten estreinatu dutela beraien Citroen Saxo VTS kotxea eta esperientzia handiagoa duten gidari askoren aurka korritzen aritzen direla.

.


Denboraldiari begira esan beharra dago arazorik izan ez duten lasterketetan ondo aritu direla. Adibidez, Zallako rallyan eta San Miguel rallysprintean Junior mailan irabazle atera ziren eta beraien kategorian puntako postuetan bukatzea lortu zuten. Gainontzekoetan, ordea, istripuren bat dela medio edo matxuraren bat sufritu izanagatik, ez dira horren gustura ibili.

Ez da harritzeko eskapadaren bat izatea lasterketetan duten konpetentzia ikusita


Denboraldia amaitzeari begira, Junior mailako euskadiko txapeldun izatea da beraien helburu nagusia eta beraien kategorian, berriz, ahalik eta posturik onena lortzea eta hurrengo urterako kotxearekin esperientzia pilatzea.

Animo mutilak!

Automobilismoa legazpin

Sebastian Loeb — 2011/09/07 13:16
Aupa bikote! Urtea ondo amaitzera orain eta hurrengo urtean listoia igotzera!
Legazpin egon diren, dauden eta egongo diren piloto onez aparte, dagoen zaletasinarekin, bada garaia egunen batean udalak zeozer egiteko gure herriaren izena daraman rallyarekin,herriko zentrura ekarriz egunen batean.
Automobilismoa ere erakutsi behar zaio herriari!

Goierri rallya

Arrastaka razing — 2011/09/07 21:52
Egon zan bai Lagun Artea azpeitiar eskuderiaren aldetik saiakera bat goierri garaia mailan rally bat egitekoa, Rally Goierri izena izan behar zuena... Rallyaren zentrua izatea eta hortaz, rallyaren aurkezpena, berifikazioak, autoen aparkalekua, asistentziak, sari banaketak etabar... Azken finean, jendea herrira gerturatuko lukeen ekitaldi bat eskeini zitzaien Zumarraga eta Legazpiko udalei, baina ez zuten nahi izan.. Lastima!

automobilisoa legazpin

Jon Lonbide — 2011/09/09 14:18
eskerrikasko guri buruzko berri hau kalera ateratzeagatik eta gehienbat automobilismoa bezalako gai edo kirol bati lekutxo bat egiteagatik.Nire ustez garbi dago Legazpin automobilismoak beti izan duela eta izango duela zaletasun berezia, beti egon direlako herriko pilotu eta kopilotuak.Hau nahikoa arrazoi iruditzen zait noizbeinka horrelako berriak jartzeko.hau guztiagatik ESKERRIKASKO!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.