Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maiatzaren 8an Burdinolak ale berezia aurkeztuko du
Dokumentu Akzioak

Maiatzaren 8an Burdinolak ale berezia aurkeztuko du

2008/05/07

Burdinola elkarteak, maiatzaren 8an, arratsaldeko 7etan "Ehun urteko historia. Centenario de PESA" ale berezia aurkeztuko du Legazpiko Kultur Etxean. 15. zenbakia oso osorik Patrizio Etxeberria enpresa-gizonari eskaini dio, lantegiaren 100. urtebetetzearekin bat eginez.

Aurkezpen hau IV. Mendeurrenaren ekitaldien barnean kokatzen da, azken finean, Patrizio Etxeberriaren historia Legazpiko historia ere badelako. Alearen koordinatzaileak Manolo Salmeron eta Mertxe Urkiola izan dira eta, esan behar, laguntzaile asko izan dituztela alea burutzeko. Bestalde, elkarrizketa eta erreportaje interesgarri asko topatu ahal izango dira, argazki ugariz lagunduta.

 
Burdinola elkarteko bazkideek doan jasoko dute aldizkaria, baina gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dute ale bakoitza. Liburudendetan eta Juan Kruz ileapaindegian jarriko dira salgai.

Lastima!

Patriziokume bat — 2008/05/09 16:13
Ondo dago gure historia hurbila ezagutzea, izan garena ezagutzeak etorkizuna eraikitzen lagunduko digulako. Eta aitortu beharra dago, ildo horretatik, Patrizio Etxeberriak eragin handia izan duela gure herri honetan eta herria "markatu" duela. Patriziokumeak gara, nahi eta ez. Baina garai hura pasa zen, zorionez. Zorionez, diot, Legazpi herri "feudal" bihurtu zuelako Patriziok, morroien herria, menpekoen herria, zurien herria, harroen herria... eta herriko giroa erabat hondatu zuelako. Horrek bukatu behar du herri berri bat eraiki nahi badugu. Tamalez, gure herriko hainbat zinegotzi ez da horretaz ohartu, ez dira konturatzen denbora aurrera doala... herriak ez duela antzinako "bake" horretara itzuli nahi. Lastima ematen dute.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.