Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maialen Lujanbiok Legazpin kantatuko du
Dokumentu Akzioak

Maialen Lujanbiok Legazpin kantatuko du

2010/01/08

Euskal Herriko bertsolari txapeldunak Unai Iturriagarekin batera bertso-afarian kantatuko du otsailaren 26an.

Urtero-urtero Legazpiko Bertso Olariek bertso-afaria antolatzen dute otsail inguruan. Aurtengoa otsailaren 26an izango da eta txapelduna izango dugu gure artean. Afaria Laubide tabernan izango da eta aste pare bat lehenago txartelak jarriko dituzte salgai. Aurten, gainera, Urretxu-Zumarragako bertso eskolarekin batera antolatzen den Martxoan Bertsoaren egitarauaren barnean joango da.

Lehenago ere etorri izan dira Maialen eta Unai Laubidera. Horren erakusgarri 2006an Errikarte Agirrek ateratako argazkiak.

Bertso eskolak Legazpiko bertsozale guztiei afaritara joateko dei egiten die.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Maialen Lujanbiok Legazpin kantatuko du

(Errikarte Agirrre)