Limiteak: heziketan amodiozko askatasuna
Urtarrilaren 27 eta 28an 18:00etatik 20:30era Legazpiko Kultur Etxean doako tailerra izango da. Oripavik antolatu eta Legazpiko Udalak diruz lagundutakoa da. Bertaratze ziurtagiria emango da. Angelica Olvera gai honi buruz arituko da. Giza zientzietan eta kimika ingenieritzen lizentziatua da. Mexiko hiriko Doctor Emilio Cardenas unibertsitateko zuzendaria da, pedagogia sistemikoan eta hezkuntzako konstelazioetan aitzindaria den zentroa. Alemanian, Espainian, Mexikon eta Amerikako Estatu Batuetan ematen ditu tailerrak
Angelika Olverari Oripavi-ko kide batek egindako elkarrizketa.
Tailerraren tituluari begiratzen diodanean kontraesanak sortzen zaizkit. Nik limiteak nire askatasunerako oztopo moduan hartu ditut eta gehienetan autoritate edo errepresiotik...etorri dira.
Zer esan dezakezu honen inguruan?
Adibide bat erabiltzen utzi iezaidazu, metafora bat. Kotxe bat karreteran gidatzen zoazenean erraz aurkitzen dituzu abiadura limitea zein den adierazten duten bide-seinaleak, hartu behar dituzun prebentzio eta arreta neurriak; eta, azkenik, aginteriek kale edo etorbidearen arabera zein abiadura limite jarri duten, herritar asko bizi den gune bat den, eskola bat gertu dagoen, etab. Pentsa limite horiek egon ezean bidaia nolakoa izango litzatekeen. Batzuetan, errepideetan badira mantenimentu faltagatik limiteak argi ez dituzten karrilak edo ezabatu egin direnak. Nola mantentzen duzu karrilean kotxea? Limiteak ez badaude argi zergatik jartzen dituzte agintariek isunak? Hau, adibide bat besterik ez da. Indibiduok, bizitzako etapataren arabera, aurkitzen garen limiteak oztopo moduan bizi ditugu. Haurrak, haurtzaroan gurasoek esandakoa ondo dagoela barneratzen du. Hazten doazen heinean eta adoleszentziara ailegatzen doazenean limiteak zalantzan jartzen hasten dira eta beraiek duten aldaketa físikoa dela medio identitatea berrindartzeko bilaketak limite horietatik kanpora esperimentzera bultzatzen ditu. Bilaketa honetan limite hauetatik kanpora zer egon daitekeen ikertzen du arriskuan jarriz. Sensazioen aniztauna kasuaren araberakoa da, baina inori ez zaio gustatzen ezezaguna den leku batera txofer joatea. Limiteek segurtasuna ematen digute eta nonbaitera eramaten dutela sentitu daiteke. Errepresiotik etortzen diran limiteak ezatseginak diraen esperientzi moduara bizi dira. Familian ematen direnean biolentziaz ere ager daitezke eta seme alaben edo bikote kideari begiratzen ez dion maitasun itsua bezala bizi daitezke. Limiteak euskarri moduan funtzionatzen dute eta hau egitean haur, adolescente edo bikotearen portaerari forma ematen diote. Modu honetara eta neurri horretan, familiak jarraipena izan dezan, akordioak sortzen joaten dira. Eta eskolan limiteak haurren eta adoleszenteen sozializazioa lortzeko herramienta bat dira. Limiteek bizitzeko, aurrera jarraitzeko eta arrakasta izateko posibilítate moduan begiratuta askatasunera eramaten gaituzte.
Barkamena