Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lekanazpiko kideak "Udazken Loreak" saioan
Dokumentu Akzioak

Lekanazpiko kideak "Udazken Loreak" saioan

2008/10/28

"Udazken Loreak" ETB1en igande gauetan perretxikoei buruz ematen duten saioa da. Azaro bukaeran emango duten programan Juanito Etxeberria, Joxe Martin Arizti, Anjel Urrate, Beñat Aierbe, Asier Miranda eta Igor Etxeberria agertuko dira.

Iro Landaluzek aurkezten du Udazken Loreak programa. Oraingoan legazpiarrak ibili dira grabatzen. Udazken Loreak programaren lehen zatian perretxikoak biltzen agertuko dira eta hori joan den ostegunean grabatu zuten. Bigarren zatiko irudiak Gaztetxean eta Lekanazpin grabatu zituzten astelehenean.

Azaro bukaeran ikusi ahal izango dugu emaitza.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Lekanazpiko kideak "Udazken Loreak" saioan

Iro Landaluze aurkezlea