Legorretako 31. kros herrikoian Cipri Burcio garaile
24 minutu eta 53 segundoko denbora egin zuen. Hiru aurrenak eskutik helduta iritsi ziren eta epaileek Cipriri eman zioten garaipena.
Larunbateko 31. kros herrikoian 180 partaide helmugaratu ziren. Goierriko Hitzaren kronikaren arabera izugarrizko festa giroa izan zen. Cipri Burcio, Juango Igarzabal eta Miguel Encina izan ziren hiru aurrenak eta eskutik helduta sartu ziren mugara. Informazio gehiago Goierriko Hitzan, besteak beste.