Legazpiri buruz "Eutera" irratsaioan
Larunbat honetako Eutera irratsaioan legazpiarrak izango dira protagonista. Segura irratiko irratsaio honen gidariak Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea dira. Hamaiketatik hamabietara izaten da irratsaioa.
Otsailaren 23an eman zuten lehenengo aldiz Eutera irratsaioa. «Goierri-Urola Garaiko 22 herrien izaera eta nortasuna arakatu, mamitu eta ezagutzera eman nahi dugu. Herritarrak eurak izango dira euren herria azaldu eta ezagutzera emango dutenak» esan zuten Goikoetxeatarrek Goierriko Hitzari bere garaian egindako elkarrizketan. Larunbat honetan Legazpiren txanda izango da eta, besteak beste, ZingiZango, Legazpiko Bertso-Olariak eta Laubide tabernako ordezkariak izango dira bertan. Aurten laurehungarren urteurrena dela eta egindako ekitaldiez ere jardungo dute.