Legazpiren hizkuntza-politika besteekin konparatuta
Asteartean Legazpiren hizkuntza-politikaren neurketaren berri eman ziguten Kontseilukoek eta hori hobetzeko hitzarmena sinatu zuten Udalarekin. Beste herriekin konparatuta gure egoera zein den jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen.
Astearteko aurkezpenaren berri Goierriko Hitzan eta Kontseiluaren web orrian ikusi ahal izango duzu zehatz. Azkeneko web orri honetan beste herri batzuen datuak ere ageri dira eta gure herriaren egoera besteekin konparatzeko aukera ematen dute. Zumarraga baino hobeto gaude? Eta Zangoza baino? Eta Miarritze baino? Sartu Kontseiluaren Hizkuntza-politikaren atalean eta eskuineko zutabean egin ahal izango dituzu eragiketa horiek guztiak.