Legazpin euskaraz zergatik ez?
Aurten ere abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ekintza ezberdinak burutu ditugu Legazpin. Egindako ekintzak eta konpromezuak partekatu nahi ditugu. Anima zaitez!
Haztegi ikastolan, Euskaraz Biziko Ikasleen batzordearen kidetze lana goraipatu nahi dugu eta bereziki batxilergoko ikasleena. Egunean zehar kantak, jolasak, dantzak, euskal kirolak, antzerkiak, etab. burutu genituen. Egun berezi hau behar den bezala ospatzen saiatu ginen. Jai giroaz gain, gure hizkuntz jarreren inguruko hausnarketa egin genuen eta ondoren euskararen erabilera igotzeko konpromezuak hartu genituen.
utzikeria
Pedantekeria