Legazpin euskarak herdoilik ez!
Lander Zabaleta "Xapoto"k asmatutako leloa da goikoa. ZingiZangok irailean eta urrian egingo duen euskararen aldeko kanpainaren goiburua izango da. Anjel Alkain, Oinatz Bengoetxea, Luistxo Fernandez, Unai Iturriaga eta Xabier Amuriza etorriko dira Legazpira, besteak beste. Hona hemen ekitaldiak:
Irailak 10, 19:00etan, Latxartegin: ZingiZango ikus-entzunezkoaren aurkezpena eta Anjel Alkain aktorea
- ZingiZangoko kide baten sarrera hitzaldia
- ZingiZango Ikus-entzunezkoa: Orain dela ehun urtetatik gaur egunera arte, euskara eta euskalgintzaren historia protagonistek eurek kontatuta. Antzerki taldean, Gau Eskolan, Hotsen, Ene Bada!n, Gaztetxean, Sorgintxulon, ikastetxeetan, Bellotan, euskaltegian, merkataritzan… zebiltzan eta dabiltzan legazpiarrek euskararen inguruan izandako esperientzia kontatzen dute.
- Bideoko hainbat protagonistaren hitzak
- Anjel Alkain, Wazemank eta Noaoako aktorearen antzerkitxoa
- Kopla kantuan ekitaldiaren amaiera
Irailaren 14, egun guztian: Erromeria Ardanpiletan (Lakiolan)
- 11:00 Autobusa Elizondotik eta Laubidetik (oinez igotzea gomendatzen da)
- 12:00 Aurkezpena
- 12:15 Legazpi eta Antzuolako alkateek mugarri berria jarriko dute
- 12:30 Bertsolariak: Xegundo Escudero, Jokin Matxinandiarena, Iñaki Azarola, Bittor Agirre eta Bertso-Olariak bertso eskolako kideak.
- 13:00 Koadrilen arteko Herri Kirolak
- 14:30 Bazkaria: paella eta arkumea (Txartelak erromerian bertan edo aldez aurretik hartu ahal izango dira Kukuen, Karibe Berrian, Mandiolan edo Frontoiko tabernan)
- 16:00 Ume jolasak eta sokatira
- 17: 00 Erromeria ELUSTONDO anai-arrebekin
- 18:30 Herrira jaitsiera
- (Oharra: eguraldi txarra eginez gero frontoian egingo da)
Irail eta urri bitartean Oinatz Bengoetxea Legazpiko frontoian. (Eguna aurrerago jakinaraziko da)
Urriaren 2an, 19:00etan: mahai-ingurua Kultur Etxean Euskal Blogosferari buruz Haritz Rodriguez Joxe Arantzabal eta Luistxo Fernandezekin.
Irailaren 22tik urriaren 4ra Topagunearen erakusketa Kultur Etxean
Urriaren 16an, 19:00etan Anjel Alkainen hitzaldia Kultur Etxean
Urriaren 24an, 22:00etan: Bizkaiko txapeldunen bertso saioa Latxartegin. Xabi Paia, Jon Enbeita, Unai Iturriaga eta Igor Elortza. Gai jartzen: Xabier Amuriza