Legazpin ere ospatu da Emakumeen Eguna
Batzuk egunean bertan, beste batzuk bezperan, ez zeuden legazpiarrak besterik gabe Emakumeen Eguna pasatzen uzteko. Martxoaren 7an 25 emakume bildu ziren aitzaki horrekin Euskal Herria plazan. Kontsejuko balkoian pankarta handia jarri eta, egun handietan tokatzen den bezala, elkarrekin bazkaltzera joan ziren.