Legazpiko Udal Liburutegiaren bloga abian da
Interneten garaian erabat sartuta, Legazpiko Udal Liburutegiak, Euskadiko liburutegi publikoentzat sortu den plataforma korporatiboan kokatuta dagoen bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/legazpi/), martxan jarri du.
Blogaren bidez edonork jakin ahal izango du zeintzuk diren unean-unean eskaintzen diren nobedade literario eta ikus-entzunezkoak, liburutegian egiten diren ekintzen berri izango du, irakurleen kuttunenak zeintzu diren jakin ahal izango du, etab... eta era berean, herrian burutzen diren beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere jasoko du.
Blogean sartzeko sakatu hemen