Legazpiko trikitizaleak eta Foruko panderojoleen taldea
Legazpiko trikitilari eta trikitizale talde bat Foruan izan da asteburuan. Hamabost bat lagun joan ziren Legazpitik, tartean, Jon Ibarguren, Eneko Azarola, Idoia Elustondo eta Xabier Urzelai trikitilariak. Foruko Panderojole Taldearekin elkartu ziren larunbatean. Trikitizaletasuna zabaltzeko irteeren artean kokatu dute larunbatekoa.
"Foruko Panderojole Taldearekin Bermeoko topaketa batzuetan egin genuen harremana. Iaz eurak hona etorri ziren eta larunbatean geu joan ginen hara" adierazi digu Eneko Azarolak.
Busturialdeako herrietan ibili ziren trikitixa eta panderoak hartuta eta Ean bazkaldu zuten. Ia hogei ordu jarraian egin zituzten trikitixa jo eta jo.
Legazpiko trikitizale talde honek urtean hiru-lau irteera egiten ditu. Helburua trikitizaletasuna zabaldu eta giroa sortzea da. Iaz Legazpira etorri ziren Forukoak eta honelako talde gehiago ekartzeko asmoa azaldu dute.
akatsa
Zuzenduta