Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpiko itsasoa
Dokumentu Akzioak

Legazpiko itsasoa

2012/01/24

Gazte asanbladak zapatuko inauteriei buruz ohar hau zabaldu nahi du:

Nahiz eta denbora gutxiren faltan egon, zapatuko inauteriekin aurrera egiteko erabakia hartu da. Hilabete baino gutxiago geratzen bada ere, zeozer itxurosoa egiteko modua ikusi da bi bileretan azaldutako gazteen aldetik.

ITSASOA da aurtengo gaia, mozorrotzeko zein karroza ta kalejirarako joku dexente ematen du. Baina berriz ere dei bat egin nahi diogu lLegazpiko jende guztiari, zahar zein gazte, elkarte, lagun talde, eta, batez ere, kuadrilei. Gaia askoz ere ikusgarriagoa da talde txikitan tematikari buruzko mozorroak eramanda, kalejiran jokua eman dezaketen numeritoak erdi prestatuta… hitz batean, denon artean gaia zabalduta eta eta, talde bezala, aurrera eramateko inplikatuta. Ez dugu kalejira karrozara eta bertan daudenengana mugatu nahi, herri osoan ibiltzen baikara eta askoz gehiagorako potentziala dugula dakigulako. Aurretik esandakora mugatzen jarraituz gero, ez diogu bizitza luzerik ikusten egun honi.

Karrozaren ideia garatzeko, kalejirari buruz hitz egiteko eta egun honi beste bultzada bat eman diozaiokeen edozer gauzaz hitz egiteko, arratsalde gehienetan biltzea espero dugu karroza egiteko utzi diguten pabilioian. Aurretik ekonomatoan egingo genuela esan bagenuen ere, azken orduko arazo bategatik ezin izango da bertan egin. Arazoa ekonomatoa uzten digun pertsonak berak konpondu digu beste pabilioi txiki baten leku bat utzi baitigu. Hemendik eskerrak eman besterik ezin dugu egin, bere laguntza gabe ezinezkoa baitugu karroza bat antolatzea (ordaindu ezin dugun prezio bat ordainduta ez bada). Lokal berria Aitxuri ondotik Txillida lekura doan kailejoiaren bukaeran dago, lnagintza enpresaren ondoan hain zuzen ere.

Horregatik, egun horretarako, berriz ere, mundu guztia animatu nahi dugu, batez ere kuadrillak, bertan lanak garatzea errazagoa dela ikusten dugulako eta gazteriaren antolaketan talde garrantzitsuenak direlako.

Laster egitaraua (printzipioz tipikoa) argitaratuko dugu eta bazkarirako tiketak salgai jarri. Edozein proposamen edo dudatarako gazte asanbladarekin jarri zaitezkete kontaktuan, edo arratsalderen batean karroza egiten ari garen lekutik pasa.

OLATU HAU PASATZEN EZ DEZAGUN UTZI!

Legazpiko Tsunamia

Tsunamia — 2012/01/24 12:07
Otsailaren 18an han egongo naiz Legazpiar oro busti-busti uztea, askok zintzurra soilik bustiko duzue eta. kar-kar katakra.

Ah!Iradokizun bat. Txalupa ahalik eta egongokorrena egin ezazue, Costa Concordia eta Francesco Schettino bezala ez bukatzeko.

Tabernarientzat bai tsunamia...

Mel — 2012/01/26 13:25
Beste behin gure herriko tabernariek majo beteko dituzte poltsikoak euren partetik ezer egin gabe. Bi egun beren "krisiari" aurre egiteko.

Portzierto, Arranoa beti duten kea aprobetxatuz zergatik ez dute gazta eta salmoiak ketzeko toki moduan moldatzen inauterietarako?

Tabernarien pasibismoaren aurrean KOSK EGIN

Mel-i — 2012/01/26 17:10
Arrazoie daukek, tabernarien pasibismoaren aurrean boikota egin beharko genieke. Festa alternatiboetan denok Gaztetxera joan beharko giñake eta beheko tabernetan sosik utzi gabe, baña inork ez do ezer egingo. Lotsagarrie da tabernarien PASIBISMOA. Sikiera, Urretxun eta Beasainen tabernari batzuek ekintzak antolatzen dituzte beraien interesen alde. Hemen, berriz,ezer gutxi egin gabe ekintza hauen onuradunak dira, antolatzaileei esker onak eman gabe eta zeozer esatekotan kexak dira soilik. Hauxe duk hauxe.
GORA LGA. BOIKOTA ORAIN.
Portzierto, arranon ketzeko proposamena oso ona.

iritzia

purrut — 2012/01/31 13:46
Tabernarik ez die asko aberastuko, en todo kaso toki guztitan bezela nagusik. Normalen, tabernarik ez die gaztetxeko karroza itea juten ze nahiko lan izaten dute ostiraleko preparaziokin...
Nere ustez, ya 4. urtea dala ta, beste modu batea planteau beharko zan tabernen dekorazioa. Ostiraleako bakarrik prestatu ordez, bi egunetarako lana hartu; eta hau gehiegi izanez gero zeoze sinpleagoa egin eta kitto.
Guzti hontaz aparte, nere ustez errua ez da tabernariena, baizik eta gaur egun gazte guztin arten daon pasotismoa... ze gaur egun gazte askok bilatzen duten gauza bakarra kriston juerga botatzea da, ta hori askok mozkortzekin ta rayak sartzekin erlazionatzen dute bakarrik... hor dao legazpiko ta seguraski beste herri askotako gazteen problema.

1. eta 2. erantzunei

purrut — 2012/01/31 13:56
Nik ez det nahi haserretze ta seguro nahiko erreta zaretela zuek lan gehien hartu dezuelako.
Baino tabernarik aberasten aurka baldin bazaudete ez da hobeto legazpiko festetan txozna batzuk jartzea? nere ustez ez da in behar gerra bat hontaz, ze gaztetxen in izan dien ekintza gehienak (adibidez txikitero eguna ta baita iñauterik) beti eon die kaleko poteokin lotuta ta nere ustez beti oso ondo irten die.
Salmoi ketzatuen mozorroa... aproposagoa iruditzen zait atsaldero-atsaldero 4tatik 9ta exerita banketa baten exerita zerebroa usteltzen pasatzen dutenetzat. Hoiek bai dauzketela 2 potro edo obario hor eoteko, ez dakitela nun pasa denbora, LGAn kolaborau ordez. Sinmas, azkenen norberantzat dala, gero beak horrekin disfrutatzeko.

Purrut ez dauzkek/n gauzak oso argi

Puzkar — 2012/01/31 14:12
Nik ulertzen detenez, jendea gure herriko tabernarik duten jarrerataz kejatzen da. Ez ahaztu karnabalak Asteartetik Ostiralera pasatzea gehien defendatu zutenak tabernariak beaiek izan ziela. Zergatik izango ote da?
Gañea duela 4 urtetik Ostiralaz aparte Larunbaten ere primerako kaja egiteko aukera daukie, eta badaezpada ere tabernetako "dekorazioa" ez due Asteartera arte kentzen.
Gure herriko gazte jenden pasibismoaren aurren ze in leike? Zein da soluzioa? Zeatik Ostiral gauen mozorrotuta ateako dien erdik edo gehiok ingo dute paso Larunbaten?? Aurreko urtetan holako zeoze gertau izan da.

puzkarrei

purrut — 2012/01/31 15:08
Barkau, igual ez naiz esplikau ondo, baino nik esaten detena da, tabernarik ez dauketela denbora karroza prestatzea juteko. Nahiko lana dutelako serbitzekin ta tabernako "dekoraziokin", ta iruditzen zait ba herriko 20 tabernariz aparte badaola jende pilla bat jun deikela industrialdeako lokalea...
Asteartetik ostiralea aldatzea komodogoa iruditzen zait herriko guztintzat ta noski tabernetako nagusik ba erabaki berekoia hartuko zutela momentu hartan.
Gazte jenden pasibismon aurren ez dakit ze in behar dan... Nei ebai oso tristea iruditzen zait egun hoietan jende gutxi ateatzea.

hau nahaspiloa...

Nahastua — 2012/02/01 13:45
Uste dut gauzak lekutik ateratzen ari direla. Tabernariei karroza egitea joateko esan? mesedez eh... beste gauza bat da laguntza eskatzea edo beraiek eskeintzea.
Ekintza gehienak kalean ematen dira bai, baina ez gaitezen orain gazteon ekintzen zentratu, hasteko hegialden hasteko dezentzia dute eta (ea ejenplua hartzen duten askok) udaletxeak ere badu ta nahi zeresan gai honekin (plazako eszenatokia tabenen aldera aldatu dela adibidez)
Gazte asanbladak bultzatu badu zentra gaitezen gazteetan, non daude? zergatik ez dira animatzen? herriak orokorrean argi utzi du inauterien formatu doble hau bultzatzen duela parte hartuz, gazte askok ez bezela...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Legazpiko itsasoa

Josu Altzelairen argazkia