Legazpiko hizkuntza-politikaren ebaluazioa
Kontseiluak, Udalarekin hitzarmena sinatuta, Legazpiko hizkuntza-politika neurtu du. Zenbateraino dago euskararen erabilera araututa Legazpin? Zertan gabiltza indartsu eta zertan ahul? Horren guztiaren aurkezpena Legazpiko Kultur Etxean egingo da astearte honetan, ekainaren 3an, 19:00etan. Herri guztia dago gonbidatuta.
Euskal Herriko herrietako hizkuntza-politikak neurtu ditu, berriz ere, Kontseiluak. Oraingoan herri gehiago hartu ditu eta tartean Legazpi. Horretarako, Udalarekin hitzarmena sinatu zuen eta, galdetegiak erantzun eta datuak biltzeko, Udalaren euskara zerbitzuaren eta ZingiZangoren elkarlana izan du. Horren guztiaren emaitzak asteartean jakingo ditugu. Aurrerago datuak argitaratuko dira eta, gainerako herriekin konparatuta, zein egoeratan gauden jakin ahal izango dugu.
Ekitaldiak 50 minutu inguru iraungo du eta honako programa izango du:
1. Aitor
Irastortzaren aurkezpena
(ZingiZango)
2. 7 minutuko bideoa
(Kontseilua)
3. Kontseilua eta 10.
urteurrenaren inguruko interbentzioa (Xabier Mendigurenek,
Kontseilua)
4. Bertsolariak:
adierazpenaren inguruko bertsoak (Julen Agirreburualde eta Asier
Iriondo)
5. Kontseilua eta
hizkuntza-politika (Mario Zapata, Kontseiluko kidea):
a.Sarrera
b.Legazpiko neurketaren
datuak
6. Kontseilua eta Legazpiko
udalarekiko hitzarmena
a. Sarreratxoa [Xabier
Mendiguren]
b. Udalaren azalpena [Mikel
Altzelai eta Sotero Plazaola]