Legazpiko haurreskoletan izena ematea
Maiatzaren 2tik 13ra bitartean zabalik egongo da “Haurreskolak” Partzuergoko haurreskoletan izena emateko epea datorren irailetik aurrera hasiko direnentzat.
Dakizuen bezala, Legazpin bi haurreskola ditugu: “Legazpiko San Juan Haurreskola” eta “Legazpiko Itxaropen Haurreskola”. Biak udaletxeko eraikinetan kokatuta daude eta biak publikoak dira, “Haurreskolak” Partzuergokoak.
San Juan Haurreskolan 26 plaza libre egongo dira: 16 plaza 0-1 urtekoen gelan eta 10 plaza 1-2 urtekoen gelan. Itxaropen Haurreskolan, berriz, 13 plaza libre egongo dira: 8 plaza 0-1 urtekoentzat eta 5 plaza 1-2koentzat.
Araudiaren arabera, ez dago udalerri baten barruan haurren arteko desberdintasunik bizilekuari eta haurreskolarekiko gertutasunari dagokionez. Beraz, aipatutako haurreskoletan izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.
www.haurreskolak.net Web gunean, Informazioa/Gurasoak atalean, haurreskolei buruzko triptiko informatiboa, izena emateko orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eta haurren onartze-arauak eta irizpideak topatu ditzakezue.
Izen-ematea aukeratzen duzuen lehenengo haurreskolan bideratu beharko duzue; dena den, edozein duda sortzen bazaizue onena da zuzenean haurreskoletara jotzea, aldez aurretik ondorengo zenbakietara deituz:
San Juan Haurreskola: 943 73 04 34 (ordutegia 07:30-17:00)
Itxaropen Haurreskola: 943 73 37 78 (ordutegia: 07:30-16:00)