Hemen zaude: Hasiera Albisteak FUTBOL 7 HERRI TXAPELKETA
Dokumentu Akzioak

FUTBOL 7 HERRI TXAPELKETA

2008/05/23

Martxan da "LEGAZPIKO GAZTEAK K.E FUTBOL ZAZPIKO I. HERRI TXAPELKETA". Ekainak 21ean jokatuko dira lehen partiduak eta uztailak 19an final haundia ospatuko da.

HASIERA: Ekainak 20, ostirala.

FINALA: Uztailak 19, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.

 

IZEN EMATEA, NON? Gaztetxean, Gazte-txokoan eta Giroa, Kukue, Karibe Zaharra, Arrano, Gurrutxaga, Maiatza, Lau-Bide eta Haizea tabernetan egin ahal izango da.

 

IZENEMATE EPEA: ekainaren 1ean (igandea) amaituko da.

 

BILERA: EKAINAK 5, OSTEGUNA, 19:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian, txapelketako arauak eta beste hainbat gauza azalduko dira. Egutegiaren zozketa ere egingo da. Bilera honetara, talde bakoitzeko partaide bat gutxienez agertu beharko da.

 

BALDINTZAK:

·        8 eta 14 partaide bitarteko taldeak sortuko dira.

·        Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da.

·        Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.

·        Talde bakoitzean, gehienez  legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.

·        Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzeko izena ematean.  Adibidez: 10 jokalariko taldeak, 100 euro ordaindu beharko ditu.

·        Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez 8 taldek eman beharko dute izena.

·        Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.

 

SARIAK:

·      TROFEOAK, lehen HIRU sailkatuentzat.

·      Pitxitxi saria.

·      Aiztonagako Tigrea saria.

·      Partaide guztiak, oroigarri gisa, txapelketako kamiseta bat jasoko dute.

 

Partidu guztiak larunbat arratsaldetan jokatuko dira Bikuña Futbol Zelaian.

 

FINALAREN EGUNEAN, uztailak 19 (larunbata), partaideentzat BAZKARIA ospatuko da.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.