Legazpiko Bertso-olarien ikasturte amaiera
Bi ostiral geratzen zaizkio aurtengo bertso eskolaren ikasturteari. Ostiral honetan bilera egingo dute hurrengo ikasturteari begira. Izan ere, ikasturte berezia izango da. Legazpiko Bertso-Olariek 10 urte beteko dituzte.
Ostiralero bezala bertso eskolan elkartuko dira aste honetan ere bai helduak baita haur eta gaztetxoak ere. Hala ere, bertsoez gain, hurrengo ikasturteari buruzkoak ere izango dituzte. 10. urteurrena izango da eta horri begirako prestaketei ekingo diete. Bai ostiral honetan bai hurrengoetan, ateak zabalik izango dira bertaratu nahi duten herritarrentzat.