Legazpiko argazki zaharren fototeka
Lenbur Fundazioak Legazpiko argazki zaharren fototeka bat osatu nahi du eta honako oharra bidali digu:
Lenbur Fundazioak Legazpiko argazki zaharren
fototeka bat osatu nahi du. Horretarako legazpiarren laguntza behar dugu eta
zuen album edota kajoietan dituzuen argazki zaharrak, Bikuña Jauregira ekar
ditzazuen eskatzen dizuegu. Argazki guztiak baliotsuak dira, lanean, familian,
jaietan, kirola egiten edota beste edozein ekintzetan. Argazki hauek, joan zen
mendeko legazpiarren eguneroko bizitza ezagutzen lagunduko digute.
Gure asmoa,
zerbitzu publiko bat ematea da eta edozein herritar edota erakundek eska
ditzake gure fototekako argazkiak. Argazkiak, Bikuña Jauregian jasoko dira
honako ordutegian: astelehenetik ostegunera 8:00 retatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan berriz 8:00etatik 15:00etara. Argazkiak, 15
eguneko epean eskaneatu eta itzuliko dira eta zuen laguntza eskertu nahian,
irudi hauek Cd batean emango zaizkizue. Argazkiren bat digitalizaturik izanez
gero, E-mailez bidali dezakezue honako helbide elektronikora,
artxiboa@lenbur.com.
Eskertuko genizueke ekarritako argazkien ahalik eta datu gehien ematea: gutxi gorabeherako data, agertzen diren pertsonen izenak eta zein tokitan aterata dauden.