Legazpiko argazki zaharrak Kutxatekan
Joan den hilean Kutxak bere argazki ondarea interneten jarri zuen ikusgai, 500.000 argazki baino gehiago. Horietako batzuk, asko ez, Legazpikoak dira eta badira, gainera bitxiak.
Argazki horiek ikusteko "Legazpi", "Legazpia", "Patricio Echeverria"... hitzak jarri behar dira bilatzailean. Dena dela, hainbeste argazkiren artean egon litezke sailkatu gabekoak, gaizki sailkatuak edo beste izen batekin sailkatuak eta litekeena da gehiago ere azaltzea.
Guri arreta erakarri diguna aldemenean dagoen argazkia da: Plazaola baserria elizako arkupeetatik. Argazki ikusgarria bezain harrigarria da, gure herria zenbat aldatu den erakusten diguna. Batek baino gehiagok nahiko genuke garai hartako Legazpitik ibilalditxo bat egitea...
Esan beharra dago, bestetik, argazki gehienak Patricio Etxeberriaren ingurukoak direla, Legazpi eta Patrixioren historia elkarren eskutik joan direlako urte askoan.
Kutxatekan sartzeko HEMEN kiikatu behar duzu.