Legazpiko argazki zahar gehiago sarean
Gipuzkoako aldundiak sarean jarri ditu Indalecio Ojanguren eibartarraren funtseko argazkiak. Horien artean Legazpiko 47 argazki daude, 1915 eta 1957 urte bitartean ateratakoak. Tarteka tarteka argazki interesgarriak ere badaude: kale zaharreko Oiarbidenea eta Ibarrategi (Muruanea), General Mola kalea, Urtatzazar zaharra, Aizaleku tontorra, ikuspegi orokorrak...
Helbide honetan daude ikusgai argazki guztiak: www.guregipuzkoa.net
Eta esan bezala, honako hauek topa ditzakezu:
- Itsumendi gaineko argazkiak (gaur egun Korosti): 1924, 1925, 1950, 1963 urteetan aterata
- Oiarbidenea etxea eta harmarria (gaur egun Ontobeltz elkartea dagoen etxea)
- Urtatzazar etxe zaharra
- Guriditegi
- Aizaleku tontorra 1955. urtean
- General Mola kalea (Kale berria) 1955. urtean
- Elizako irudiak, kanpotik eta barrutik, 1915ean, 1955ean
- Galdotseko gurutzea
- Olaetxe 1916. urtean
- Elorregi jauregia 1952. urtean
- Igeralde auzoa 1957. urtean
- Bikuña jauregia
- Agintariak
- Ikuspegi orokorrak