Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpiarrik gabeko finalean Ameslariak irabazle
Dokumentu Akzioak

Legazpiarrik gabeko finalean Ameslariak irabazle

2008/03/16

Martxoan Bertsoaren barruan antolatutako txapelketaren finala jokatu zen larunbatean. Final oso txukuna izan zen eta Amaia Iturrioz, Edurne Plazaola eta Gorka Azkaratek osatutako Ameslariak taldeak irabazi zuen. Bestalde, gainerakoen artean, Arranoko kanporaketako bideoak ikus daitezke zubertsotan.net webean.

Atzoko finalaren eta gainerako kanporaketen informazio eta ikus-entzunezkoak zubertsotan.net web orrian ikus daitezke. Legazpiko kanporaketan kantatutako bertsoak ere bertan dauzkazue. Bai  youtuben bai euskaltuben txapelketa honetako grabazio gehiago ere badira. Grabazio hauetako batzuk Urretxu-Zumarragako bertso eskolak sartutakoak dira eta beste batzuk Gotzon Aranburu kazetariarenak.

Legazpiarrek oso balorazio positiboa egin dute. "Urretxu-Zumarragako bertso eskolari eskerrak eman nahi dizkiogu antolakuntzarengatik" aipatu digute. Hurrengo urtean legazpiar gehiagok parte har dezakeela aurreikusten dute. "Bertsoa hizkuntzarekin jolas egitea da eta euskararen erabilera hain baxua den herrietan honelako ekimenek arrakasta hau izatea, bide baten erakusle izan daitekeela" aipatu dute bertso eskolaren arduradunek.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Legazpiarrik gabeko finalean Ameslariak irabazle

Elustondotarrak Arranon egindako saioan, Errikarte Agirre