Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpiarren oporrak argazkitan
Dokumentu Akzioak

Legazpiarren oporrak argazkitan

2008/09/06

Oporretara joan aurretik argazkiak eskatu genizkizuen. Zenbait jaso ditugu eta Argazki Galerian jarri ditugu.

ZingiZangozale batek Danubioko bere bidaiaren irudiak bidali zizkigun aurreko batean. Gerora ere, jaso ditugu batzuk. Iker Azpeitiak Galiziako bidaiako hiru argazki eta honako mezua bidali digu:

"AROUSA: Arousa ibaian aurkitzen den mejilonera bat. Mejiloiak hazteko tokia. BAIONA: Kostaldeko herri honen ikuspegi bat. FINISTERRA: Ba hoixe".

Aitor Casadok ere Europa erdialdetik argazkiak eta honako mezua bidali digu: "argazki batzuk pasatzen dizkizuet, ZingiZangoko kamixetakin nagoen batzuk hain zuen. 24 egunetan zehar 1700 argazki atera ondoren, 1400eko aukeraketa egin dut!!! Bidalitako argazkiak: Kutna Hora: Pragatik gertu dagoen herrixka bat da, bertan 40000 eskeletu erabili dute ermita bat txukuntzeko. Mauthausen: Ez dago zer gehiago esaterik !!!!"

Izenik eman nahi izan ez duen beste bat hurbilago ibili da. Argazkiak Arabako Heredia herrikoak direla uste dugu.

Albiste honetarako Aitor Casadoren Kutna Horakoa aukeratu dugu. Gainerako argazkiak Argazki Galerian dauzkazue Txokoak argazki-multzoan. Zuenak ere bidali nahi badituzue bertan jarriko ditugu.

Eskerrik asko bidaltzaileei.

 

joku bat proposatzen dut

poxpolin — 2008/09/10 23:00
ziurrenik erreza izango da baino jolastuko al degu ea bakoitzarentzat no den Herediako kartelaren atzean izkutatzen den gure "anonimo"txoa

errezegia

julenagi — 2008/09/11 09:59
OSO OSO ERRAZA ERANTZUNA. bainan aurpegia estali badu zeozergatik izango da. hobe bere anonimatoa gordetzea nahiz eta badakigun nor den...jeje!

anonimoa

begibakarrekoazeria — 2008/09/11 12:33
triparen tamainagaitik gue alakate ohia izan daiteke, baina oriandikan ez dut ikusi zingizangoko ekitaldietan ez dakit nori lapurtuko zion kamixeta.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Legazpiarren oporrak argazkitan

Aitor Casado eta burezurrak