Legazpiarrak Zegama-Aizkorrin
Legazpiarrek denbora bikainak egin dituzte pasa den asteburuko Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Lehenengo legazpiarra Ruben Lanz Alzelai (Rufo) izan da, 36. postuan eta 4:39:25 denborarekin.
Rubenek aurretik ere erakutsi du horrelako probetarako sasoia. Hala ere, lehenengo aldiz hartu zuen parte Zegama-Aizkorrin. Beste legazpiar batzuk aipatzearren Igor Etxeberriak ere 4:49ko marka eta 59. postua lortu zuen eta Mikel Pedrosak 5:19ko denbora eta 139. postua. Denbora bikainak dira parte hartzaile kopuruak ikusita eta nazioarteko proba dela kontuan izanda. Zorionak, beraz, guztioi. Sailkapena honako helbidean ikus dezakezue:
http://www.solorunning.com/Documentos/Sailkapena_zegama09.pdf