Legazpiarrak telebistan
Ikasturte berriarekin batera, euskarazko telebista kateek legazpiarrak fitxatu dituzte, bai arduretan bai programazioan.
Gorka Iñurritegi Hamaika telebistaren kudeatzaile berria dugu iraila ezkero. Bere lehenengo esperientzia da hedabideetan.
ETB1en, berriz, bi saiotan behintzat ikusi ditugu legazpiarrak: Aintzane Gamizek eta Nekane Altzelaik Arratsaldero magazinean kolaboratzen dute. Bertako tertulian hartzen dute parte. Nekane politikari ohia da eta halako lanetan lehenago ere ibilia da, ETB1eko Kalaka saioan esaterako. Aintzane Gamizek, aldiz, esperientzia handia du telebistan aktore, bikoizle eta aurkezle lanetan baina tertuliakide gisa egiten duen lehenengo lana da.
Beste legazpiarra Joseba Barandiaran dugu. Azpimarra saioko ekonomia aditua da. Makina bat hedabidetan egin du lan hori. Azpiarran, ordea, iraila ezkero dabil.
Hedabideak
legazpiarrak telebistan
Sinovas