Legazpiarrak lokatz artean
Negua iritxi delarik, ziklokross garaia ere bertan dugu. Legazpin aspaldi izan getituen txirrindulari onak neguko modalitate honetan bainan urte asko igaro dira kirol mundua utzi zutenetik. Azken hamarkadan, Xabier Ortiz de Luzuriaga eta Julen Agirreburualde izan ditugu kirol honetan Legazpiar bakarrak. Aurten ordea, Julenek deskantxu txiki bat hartu orduko, hiru dira ziklokrossera animatu diren herrikideak.
Orain urte asko, Legazpiarrontzat oso famatua zen txirrindularitzaren neguko modalitate hau Telleriarteko ziklokross internazionalari esker. Bazeuden parte hartzaile dezente herrikideen artean bainan gutxinaka kopurua beheruntz joan zen, eta baita Telleriarteko lasterketa ere.
Urte asko igaro dira Legazpiarrik ez genuela kirol honetan parte hartzailerik, orain bost urte arte. Xabier Ortiz de Luzuriaga izan zen modalitate gogor hau frogatzera ausartu zena herrian. 23 urte azpikoen mailan jardun zen Mountain Bikerako prestakuntza bezala.
Julen Agirreburualde izan zen hurrena orain lau urte junior mailan debutatzen. Lehen urtean maila kaxkarra eman zuen bainan jubenil mailako bigarren urtean gehienetan izan genuen 15 lehenengotan euskadi mailan. Joan den urtean berriz, 23 urtez azpikoetan 5 lasterketetan soilik parte hartu zuen, 23 urte azpikoen euskal herriko txapelketan 9. postua azpimarratuaz Ormaiztegin bertan.
Aurten ordea, Julenek deskantxu txiki bat hartu du kirolari dagokionez. Bainan azken urteotan, kirol honek berriro ere indarra hartzen duen era berean hiru Legazpiar igo dira bi gurpilen gainean lokatz artean lehiatzeko. Hirurak master kategorian dabiltz eta ez dira gaienera hasiberriak.
Imanol Ugarte "potto" da horietako bat. Orain bi urte ere pare bat lasterketetan jardun izan zena kirol honetan. Bestea, Mikel Arrizabalaga "pastain" dugu. Hau ere orain dezente urte ibilitakoa oraindik gaztea zelarik. Eta hirugarrena, Mikel Agirreburualde. Azken honek gazteetan postu on ugari lortuak ditu bi gurpilen gaiean eta baita ziklokrosean ere, espainiako txapelketa batean hamar lehenengotan herlmugaratua dugu orain hogei urte inguru.
Oraindik ez dugu izan aukerarik hirurak batera lehian ikusteko bainan hirurontzako zorte ona opa diegu. Animo!!