Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpiarrak goi-mailako politikagintzan
Dokumentu Akzioak

Legazpiarrak goi-mailako politikagintzan

2008/01/29

Hernaniko alkate Marian Beitialarragoitiak Auzitegi Nazionalera joan behar izan zuela argitaratu genuen gure webean. Hain arrazoi larriarengatik ez, baina, goi-mailako politikagintzan legazpiar gehiagoren izenak ere entzun ditugu azken aldian, Jose Ramon Belokirena eta Nekane Alzelairena, hain zuzen.

Madrilgo kongresurako eta senaturako hauteskundeak direla eta bi telleriartetarrak Gipuzkoatik EAJren eta EAren kongresurako zerrenda-buru izango dira, hurrenez hurren. Politikagintzan esperientziadunak dira biak. Beloki aurreko legegintzaldian ere Madrilgo kongresuko diputatu izan da eta Alzelai, berriz, Gasteizko legebiltzarkidea. Legazpiko EAJko zinegotzi Ane Urkiola ere kongresurako zerrendetan egongo da, Gipuzkoatik hirugarren.

Legazpiarrak Madrila

zabaletik — 2008/01/29 19:43
Jode: EAJ eta EAko zerrendaburuak Legazpiarrak. Denok Madrilera bidali nahi ote gaituzte? Entzuna dut Gipuzkoan zehar ez dugula fama onik... Lastima nire botoa ez dute izango. Agian hemen nahiko ditut. Agian ez dut boto eskubiderik izango. Geratzen al zaio inori boto eskubiderik? Edo beraiek esaten digutenari botoa emateko betebeharra daukagu orain? Bitxia Espainiar demokrazia. Eskubideak betebehar bihurtuta....

aukera batzuk

aukera — 2008/01/30 10:20
beste hauteskunde batzuk eta, oraingoan ere, aukera guztiak ez bertan. aukera batzuk, legazpiarrak tartean, bai. euskaldunok hauteskundeotan intsumituko bagina ?

aukera guztiak

aukera guztiak — 2008/01/31 13:14
argi daukat aukera izango dugula euskal independentismoari bozkatzeko. Martxoak bederatzian GUK INDEPENDENTZIA.

aukerak?

Pelipe — 2008/01/31 15:15
Bozkatzeko aukera izango da bai ze gero ahaztu zaitez edozertarako aukera izateaz, denak berdiñak dira eta. Ez dira pasa ba independentistak duela gutxi ibarretxerreren gobernutik jajajaja miliki lendakari!

aukera guztiak

aukera guztiak — 2008/02/01 11:26
eta zergaitik bota zituzten??

aukerak?

pelipe — 2008/02/01 15:52
Sartu egin ziren, besterik ez dut esan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Legazpiarrak goi-mailako politikagintzan

Jose Ramon Beloki, Berriatik hartutako argazkian