Legazpiarrak Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan
Noraezean taldeak parte hartuko du Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan bikote sailean. Lehen aldia da Legazpiarrak kantu txapelketan parte hartzen dutela eta nahiz eta taldea izan, kantariak bi direnez, bikoteen sailean hartuko dute parte. Noraezean taldeak Urriaren 23an, igandea, 18:00etan Bergarako Zabalotegi aretoan jokatuko den kanporaketan hartuko du parte. Baina nortzuk dira?, ba honako hauek: Iker Galfarsoro, Aloña Agirre, Izaro Urbieta, Unai Ibarguren, Amaia Aranguren eta Irati Dorronsoro. Bi kanta aurkeztuko dituzte, bata Ken 7 taldearena eta bestea,( eta hau dugu interesgarriena), sorkuntzazko lan berri bat. Zorte on!!!!
Animo!!!!!