Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpiarrak eta zumarragarrak nazioarteko JiuJitsuko txapelketan
Dokumentu Akzioak

Legazpiarrak eta zumarragarrak nazioarteko JiuJitsuko txapelketan

2009/12/15

Joan den asteburuan Madrilen jokatutako nazioarteko JiuJitsu txapelketa batean Zumarragako eta Legazpiko taldeetako kideak ere hartu zuten parte.

Pasa den asteburuan, Rivas Vaciamadrid Madrilgo herrian, nazioarteko JiuJitsuko txapelketa izan zen, non Errusia, Grezia, Bulgaria, Alemania, Frantzia eta Espainiako lehiakideak parte hartu zuten.

Legazpi eta Zumarragako JiuJitsu taldeetatik Ana Comontesek (-55kg kategorian), Ander Romaratezabalak eta Jon Perez de Arenazak (-69kg kategorian), Sidi Elboananik (-77kg kategorian) eta Asier Berasateguik (-85kg kategorian) parte hartu zuten. Txapelketaren maila oso altua izan zen, atzerritarrek oso maila altua erakutsi zuten. Hala ere, aipatu beharra dago Ana Comontesen eta Ander Romaratezabalaren partehartzea. Anak, zilarrezko domina lortu zuen Madrilgo taldeko partaide batekin (aurtengo Espainiako txapeldunordea) finala galdu ostean. Anderrek ordea, 5. postua lortu zuen lehengo borroka galduz eta bigarren aukerako bi borroka irabaziz eta finalaurreko borroka galduz (oso postu ona txapelketaren maila ikusita).

Jon Perez de Arenzak ezer gutxi egin ahal izan zuen bere lehen borrokan, nahiz eta 5-3 irabazten joan, zaurituta borroka bertan behera utzi behar izan zuelarik Sidi Elboananik, bere bi borrokak galdu zituen, bestelako aukerarik izan gabe. Asier Berasateguik, nahiz eta lehengo borroka galdu, bigarren aukera bat izan zuen eta bigarren borrokan irabazle suertatu zen. Hala ere, finalerdian garaitua izan zen Madrilgo partaide baten aurka. Zorionak Ana eta Anderri bere emaitza bikainengatik, eta animo gainontzekoei (batez ere Joni) lanean jarraitu dezaten.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.