Legazpiar ziklo-kroslarien azken pedalkadak
2010-2011 denboraldiari agur esateko garaia legazpiar txirrindularientzat.
Joan den asteburuan amaitu zen Euskal Herriko denboraldia Telleriarte txirrindulari taldeko partaideentzat. Azken proba hau Bizkaian izan zen, Ipazterren alegia. Bertara taldeko Ander Ibarguren gaztea bakarrik gerturatu zen, master mailan ez baitzegoen lasterketarik. Ipazterko ziklo-kros internazionala oso ezaguna da estatu mailan, bertara estatu osoko kirolariak gerturatu ziren.
Anderrek jubenil mailan seigarren postua lortu zuen eta bere adinekoetan hirugarren sailkatu zen. Urtea bukatzeko emaitza bikaina. Hiru hilabetetan 20 lasterketa korritu ditu eta bat izan ezik denak bukatzea lortu ditu.
Telleriarteko taldekideak gurpil finak alde batera utzi eta jada hasi dira martxoan hasiko den Euskadiko mendi bizikleta Open-a prestatzen.