Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpi Fiturren LENBUR Fundazioaren eskutik
Dokumentu Akzioak

Legazpi Fiturren LENBUR Fundazioaren eskutik

2009/01/30

Legazpin eta Urola Garaian ikusi daitekeena FITURren egongo da ikusgai LENBUR Fundazioaren eskutik.

FITUR, turismoaren inguruan egiten den nazioarteko azokarik handienak, bere ateak ireki ditu urtarrilaren 28tik otsailaren 1era bitartean Madrilgo Infema zentroan. Denek leku berean, euren turismo eskaintzak azaltzen dituzte, 1300 erakustegi eta 170 nazionalitate ezberdin bilduz. Honegatik guztiagatik adierazi dezakegu, Negozio Zentro hau aproposa bihurtzen dela sektoreko berrikuntzak ezagutarazteko. Beraz, urtean 250.000 bisitari jasotzen dituenez, gertaera turistiko honetan parte hartzeak suposatzen duen abantailak aprobetxatzen ditu LENBUR Fundazioak. FITUR , oihartzun handienetako eta ibilbide internazionaleko azoka bezala aurkezten da, etengabe jasan duen igoera eta deialdirako duen ahalmena direla eta. Aurten 8.000 kazetari baino gehiago egongo dira bertan. Legazpin ala nola eskualdean ikus daitekeenaren erakusleiho aproposa dugu azoka hau. Aurten ere, LENBUR fundazioa, FITURen dago da Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, honela Legazpiko eta “Burdin Haraneko” eskaintza ugari eta erakargarria azalduko diogu bai publikoari eta bai pentsa espezializatuari ere: “Burdin Haranean” aurki dezakegun aisi eta turismo eskaintza, Aikur Erle Museoa edo Mirandaola Burdinolan dagoen ikus-entzunezkoa besteak beste. Orokorrean Urola Garaia eskualdearen eskaintza zabala aurkeztea dugu helburu; nahiz eta 2008. urtean jasotako bisitari kopuruak behera egin duen, LENBUR Fundazioan gogor jarraitzen dugu lanean eta 2009. urterako iragarri den Legazpiko Chillida Gune berriaren irekierak, orain arteko bisitari kopuruaren hazkunde joera berreskuratzea ekarriko duelakoan gaude. LENBUR Fundazioko zuzendari den Aurelio Gonzalez eta patronatuko kide batzuk Madrilen izan dira, feria garrantzitsu honen inaugurazio ekitaldian parte hartzeko.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Legazpi Fiturren LENBUR Fundazioaren eskutik

Gipuzkoa barnekaldeko informazioa eskeintzen. Argazkia: LENBUR Fundazioa