Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpi 400 urtez aske. Nondik aske?
Dokumentu Akzioak

Legazpi 400 urtez aske. Nondik aske?

2008/09/21

Segurar minduen izenean Rafa Berasategik izenburu hori duen gutuna argitaratu du igandeko Goierriko Hitzan. 400. urteurreneko ospakizunetan Legazpin erabili den goiburua kritikatzen du bertan. Gutuna hona ekarri dugu.

Honela dio Goierriko Hitzan argitaratutako gutunak:

Legazpi 400 urtez aske. Nondik aske?

Zorionak legazpiarrei 400 urtez aske direlako, zoritxarrez segurarrok 752 urte daramatzagu Gaztelaren menpe. Beraz, nondik aske?

2008ko irailaren 7an HITZAn irakurri genuena irakurri ondoren zenbait zehaztapen egin nahi ditugu gure haserrea adierazteko:

1. Edozein herrik dauka bere ospakizunak antolatzeko eskubidea baina beste herri batekin sartu gabe.

2. Segurarrok garai hartan Seguran bizi izan ziren jauntxoen erabaki anker eta basatien erantzunkizunik ez dugu. Beraz, zehaztu zein ziren benetako erantzuleak.

3. Mendeurrena Goierrirekin harremanak sendotzea bada, ez dugu uste biderik egokiena hau denik.

4. Batzordearen helburua Legazpiren iragana ezagutzea bada, eta zilegitasun osoa duzue, baina ez gaurko Segurako herritarren kontura, nahiz eta aipatzen duzuen segurarren kontra ez duzuela ezer, kontraesan garbia da.

5. Azkenik, uste dugu norbaitek izugarrizko gola sartu diola Legazpiko Udalari eta nahiko tristea iruditzen zaigu dagoen alkatetza egonda.

Benetako askatasuna nahi badugu, gure herriak bere hitza eta erabakia izateko garbi izan behar dugu zein den menpekoa eta zein den menderatzailea, eta gaur egun Legazpi eta Segura menpekoak gara. Lan egin dezagun elkarrekin menpekotasun hori hausten.

Rafa Berasategi ('segurar minduen' izenean). Segura.

Barkamen eske

Legazpiar atsekabetua — 2008/09/21 16:51
Barkamena eskatzen dizut segurar mindu horri, legazpiar harro eta xaxatzaileen izenean, ez baikara konturatu ere egin gure ospakizunak segurar batzuei sortzen dizuen minaz, 400 urte eta gero. Hemendik aurrera isilean ospatzen saiatuko gara. Ea 500. urtean ez den horrelakorik gertatzen.

Nondik aske?

Legazpiar bat — 2008/09/22 08:11
Nik ere ez dut oso ondo ulertzen lema. Nik dakidala eta xehetasunetan sartu gabe Legazpi Segurara anexionatu zen honek babesa ematen ziolako. Legazpik hartutako erabakia izan zen, inork ez zuen behartu, momentu horretan interes bat zuen Legazpik. Gero Segurako jauntxoek gaizki tratu izana eta... beste kontu bat da. Orduan, nondik aske?

zergaitik mina

begibakarrekoazeria — 2008/09/22 09:46
Legazpiar bat, babesa ez zioten dohainik eman, eta erasoak zeuzkatela oprobetxatu zuten rentak ateratzeko eta ez laguntzearren.Ez det segurraren mina ulertzen, argi dago garai bateko jautxoen erabakien erantzukizuna bere gain hartu behar ez dutela gehienbat eskatu ez zaielako. Harro egon beharko zuten segurrarok legazpi "libre" izateko aukera izan zuelako bestela gaur egun jautxoen erabakien erantzukizuna hartu beharko zituzten espainarrek Euskal Herriarekin hartzen dituzten bezala.

Aske

Zabaletik — 2008/09/22 09:49
Nik ez dakit goiburua egokiena den. Beti hobetu daiteke baina zalantzarik ez dago askatasunean gora egin zela. Bestalde, ez zait iruditzen gaur egungo segurarrak mintzeko ezer dagoenik ez egin diren ekitaldietan ez goiburuan.

Legazpik nahi zuelako

Legazpiar bat — 2008/09/22 10:06
Ados nago begibakarrekoazeria baimena dohainik ez zela izan esaten duzunean eta jauntxoak momentua aprobetxatu zutela esaten duzunean. Baina, Legazpik momentu horretan Seguraren beharra zuen eta Legazpik hartu zuen Segurara anexionatzeko erabakia, Segurak ez zuen indarrez mendeko hartu. Orduan aske hitza ez al dago soberan?

legazpiar bati

xapoto — 2008/09/22 10:21
Bikote batek askatasunez ezkontzea edo batzea adosten du, ondoren gauzak nahi bezala ez badira joaten, eta gainera ezkonduta edo batuta jarraitzeak bietako bati kaltea suposatzen badio, dibortziatu edo aldendu egiten da ala? Hau da, aske da berriro nahi duenarekin ezkondu edo batzeko... Benetan ez diodala zentzurik ikusten diskusio honi...

Fistro de seguratarrrrrrrr!

Betiko leloa/k — 2008/09/22 12:19
Gauza da gaur egungo gatazta "politiko"arekin dena nahasteko askok duten behar tipiko hori. Hori bezain erraza, astuna eta repetitiboa da asuntoa. Rafa bezalako segurartar asko badaude, nik urtero ospatuko nuke, a ze lasaitua hartu genuen eta!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.