Hemen zaude: Hasiera Albisteak Legazpi, 400 urtez aske: "Legazpi eta partzuergoak" hitzaldia
Dokumentu Akzioak

Legazpi, 400 urtez aske: "Legazpi eta partzuergoak" hitzaldia

2008/04/23

Eguna: Apirilak 24 osteguna Ordua: 19:00etan Tokia: Kultur Etxea Hitzaldia, Maria Asunción Urzainkik emango du (Deustoko Unibertsitateko irakaslea eta Geografian Doktorea).

Hitzaldi honetan hitz egingo zaigu Legazpiko herriaren sorreraz, migarriei dagokienez, eta ondorengo harremanak Partzuergo Txikiarekin (hau da, Segura, Zegama, Zerain eta Idiazabalek osatzen zutena) eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusiarekin.

Harreman hauek gatazkatsuak izan ziren mendeetan zehar, batez ere Aiztondo eta Goiburuen Komunitateari dagokionez eta Urbia, Oltza eta Altzaniako mendien ustiaketarengatik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.