Laur taldea izango da ZingiZangoren erromerian
Aurtengo euskararen aldeko erromeria irailaren 16an egingo da Ardanbidetan eta, besteak beste, Iruñeko Laur folk taldea izango da bertan.
Egun horretarako egitaraua aurreratu samar dago. Bazkaria, azken urteotan bezala, Hare-Haize elkarteak prestatuko du. Hona hemen, egun horretako ekitaldiak:
12:00etan Txalaparta eta bertsolariak
12:15etan Iruñeko Laur folk taldea
13:30etan Herri Kirolak
14:30etan Herri bazkaria
16:00etan Herriko trikitilariak eta jokoak
17:00etan ZingiZango sariaren zozketa
18:00etan Dena jaso eta herrira jaistea