Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lau herritar ziklokrosean
Dokumentu Akzioak

Lau herritar ziklokrosean

2009/11/03

Orain aste batzuk eman zioten hasera lau Legazpiarrek, ziklokroseko demboraldi berriari. Orain arte kampoan ibili dira lasterketetan. Igandean, ordea, Euskal Herriko lehena jokatu zuten Muskizen.

Ia-ia, igaro da hilabete bat Iker Conejo eta Aitor Izagirrek denboraldia Valladoliden hasi zutenetik. Handik aurrera Zamora, Medina de Pomar eta Villarcayon aritu dira biak Master30 kategorian. Imanol Ugarte ere, Master40 kategorian, Zamoran eta Villarcayon izan genuen. Azkenik, Julen Agirreburualdek beranduago ekin zion aurtengo demboraldiari, Villarcayon hain zuzen ere, orain dela bi aste. Azken honek, 23 urtez azpiko kategorian hartzen du parte.

Igande honetan, ordea, Euskal herriko denboraldiaren lehen lasterketa izan da Bizkaiko Muskiz herrian. Bertan izan ziren gure lau herritarrak. Lehen lasterketa Master eta Seniorrena zen. Iker, Aitor eta Imanol "Potto" zeuden bertan. Master30 kategoriakoak minutu bat lehenago irten ziren Seniorrekin batera. Aitor, Iker ez bezala, ondo kokatua irten zen baina matxura baten ondorioz postuak galtzera behartua izan zen, Muskizeko zirkuitu tekniko eta azkarrari ia bira erdia korrikan eman eta gero. Lasterketa aurrera zihoan eta berriro ere topo egin zuten biek. Ikerrek ez zuen egun ona dirudienez, irteera aurretik berak esan bezala, ez omen zuen aste ona pasa. Helmugan, Aitor Izagirre 20. eta Iker Conejo 22. sailkatu ziren. Imanol Ugarte eta 40 urtetik gorakoak minutu bat geroago irten ziren. Imanol, ohikoa den bezala, irteeran pixka bat atzeratu zen baina segituan egin zuen aurrera. Itzuli batetik bestera hobeto zihoala zirudien eta helmugan, Master40 kategorian 4. sailkatu zen legazpiarra. Kadeteen eta Jubenilen lasterketaren ostean, eguneko azkena jokatu zen eguerdiko ordubata jotzear zela. Irteeran, Elite eta 23 urtez azpikoak zeuden ordubeteko lasterketarako prest. Julen Agirreburualdek besoa bendaturik ekin zion lasterketari. Gaizki irten zen hau ere, baina gutxinaka postu batzuk aurrera egin zituen. Erorketa baten ondorioz lasterketa bertan behera uztekotan egon bazen ere, azkenik, 23 urtez azpikoen mailan, 16. sailkatzea lortu zuen. Hurrengo igandean, Karrantzan jokatuko dute Espainiako koparako puntuagarri den lasterketa eta larunbatean ere Kantabrian korritzeko aukera izango dute. Beraz, animo laukoteari!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Lau herritar ziklokrosean

Iker Conejo, Gaztetxeko arroparekin. Atzean, urdinez, Aitor Izagirre