Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak
Dokumentu Akzioak

Larraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak

2012/06/13

Hondakinen gaia pil-pilean dugu azken aldian. Ez Gipuzkoan bakarrik. Bilbon bizi den Joseba Barandiaran legazpiarrak Sustatun argitaratutako salaketan garbi ikus daiteke hori. Honela dio:

Sarrerako kartelaren arabera, zortzi hondakin mota jasotzen da Larraskituko Garbigunean. Jaso bai, baina baita sailkatu gabe, nahasian, guztiak edukiontzi berera bota ere. Arropa, zapatak, burni eta plastikozko altzari bat eta lapiko zahar bat eraman nituen. Egurrik eta obretako hondakinik ez zela ikusita, guztiak edukiontzi berberera botatzeko agindu zidan bertako arduradunak. Harrapazak Txiribiton!

Albistea Sustatun

Kudeatzaileak

Markel — 2012/06/13 11:27
Horrelakoen kudeatzaileak dira Atez Atekoaren aurkako sinadurak biltzen ari direnak.

Gezur bilketa

Joseba Barandiaran — 2012/06/18 14:23
Bilboko Garbigune hori behintzat iruzur galanta da; sailkatutako bilketan eta publikoarekiko harremanean ez du inongo zerikusirik, esaterako, Deskarga bidean dugun Garbigunearekin.
Jakin beharko genukena da, hala ere, bene-benetan, zer egiten duten sailkatuta bildutako hondakinekin ere. Bilbokoekin, behintzat, nahasi eta Artigaseko zabortegira bota edota Zabalgarbin erre.
Kexa jarria dut Bilboko udaletxean. Ea zer dioten. Baina gauzak aldatuko diren esperantza gutxi.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Larraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak

Larraskituko sarrerako errotulua