Kultur Errotaren aldeko kanpaina
Gipuzkoako foru aldundiak Topagunea euskara elkarteen federazioa (ZingiZango bertako kide da) eta Kultur Errota babesteko zuen hitzarmena bertan behera utzi du. Hori dela eta Topagunearen eta Kultur Errotaren aldeko kanpaina antolatu da. Webean adierazpena argitaratu dute eta berekin bat egin daiteke bertan:
Adierazpenean Kultur Errotaren helburuak eta ekarpenak aipatzen dira. Honela bukatzen da: "Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu duen erabakiak, eragin ekonomikotik harantzago, zalantzan jarri du Kultur Errotak eta Topaguneak proposatutako eredua, gizarte ekimenean eta parte hartzean oinarritutako eredua".
Amaieran adierazpenaren alde sinatzeko aukera dago. Hemen osorik irakurri eta sinatu ahal izango duzue:
http://www.topagunea.org/index.php?option=com_content&view=article&id=670