Kristinos leizeko kronika
Izadi-Zaleak elkarteak ibilaldi ahaztezina egin du urriaren 19ko igandean Aranaratxetik (Amezkoa) gora dagoen Kristinos leizea bisitatzeko. Mendizale txikienentzako zegoen antolatuta eta horiek ez dute hutsik egin. Izan ere, legazpiarrez betetako bi autobus abiatu ziren paraje horietara.
Aitor Casado, nola ez, bertan zegoen, bere argazki-kamera kuttunarekin eta oraingoan ere erreportaje bikaina egin du denen gozamenerako. Hona hemen erreportajearen helbidea:
http://www.izadi-zaleak.com/phpbb/viewtopic.php?p=2310
Bestetik, Aizkorrin Barrena mendi martxaren argazkiak ere ikusgai ditugu Izadi-Zaleak elkarteko web-gunean. Argazkilari ugarirenak dira. Hemen klikatuz sar zaitezke galerian:
http://www.izadi-zaleak.com/mendimartxa/argazkiak.htm