Hemen zaude: Hasiera Albisteak Krisia esan nun Getarin eta ni baino lehenago zen atarin
Dokumentu Akzioak

Krisia esan nun Getarin eta ni baino lehenago zen atarin

2008/11/29

Abenduaren 12an solasaldia eta afaria izango da Telleriarteko Uztarri elkartean. Joseba Barandiaran ekonomialari legazpiarrak hitzaldia emango du, ZingiZangok antolatuta. Izena Karibe Berrian, Kultur Etxean, Uztarrin bertan edota elkartea@zingizango.com helbidean eman ahal izango da abenduaren 8a baino lehen.

Solasaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Uztarri elkartean. 25 euro balioko du solasaldi eta afariak eta ZingiZangok legazpiar guztiei egiten die dei bertara joan daitezen. Azken aldian asko entzuten den hitza da krisia. Gure herrian, gainera, erregulazioak eta lanaldi-etenak bete-betean diren honetan Joseba Barandiaran ekonomia-aditua ekarriko dugu gurera.

Gai honen inguruan iritzi ugari eman ditu hedabideetan eta azken aldian Orexan eta Ordizian hitzaldiak ere bai.

Aipatutako tokietan edo elkartea@zingizango.com helbidera bidalita eman dezakezue izena.

galdera

Ainhoa — 2008/12/02 17:32
Arratsaldeon,
Galdera bat egin nahi dizuet: posiblea al da soilik hitzaldira joatea?
Benetan interesaturik gaude hitzaldian baina goiz atera beharko ginateke.
Mila esker, agurrak

Krisia

ZingiZango — 2008/12/02 17:54
Bai, jakina. Ez da derrigorrezkoa afarirako geratzea.

Menua

KxK — 2008/12/02 18:07
Krisian egonik, menua krisizkoa izango al da? batxuri zopa?

Menua

ZingiZango — 2008/12/03 08:04
Tira, tira, KxK, horren dramatikok ere ez gaituk jarriko. Batxuri zopa eta beste zerbait. Datorren urten ikusiko diagu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Krisia esan nun Getarin eta ni baino lehenago zen atarin

Joseba Barandiaran