Kontseilua: Izan Euskarians
Kontseilutik honako ekimen honen berri iritsi zaigu: Kontseiluak 6-11 urteko haurrei begirako kromo bilduma bat sortu du, EUSKARIANS izenekoa. Lehen aldiz Euskal Herri osoan euskal kirolariak biltzen dituen kromo bilduma hedatu du D ereduko lehen hezkuntzako haurren artean.
Bildumak estereotipoak saihestu eta balore
batzuk transmititu nahi izan ditu. Generoaren, herrialdeen eta kirolen arteko
oreka zaintzeaz gain haurrak jolasa
euskaraz egitera deitzen ditu bilduma honek. Bilduma honek konpetentzia handia du,
guztiontzako ezaguna den futbol liga bezalako bildumak ere egon badaudelako.
Internetek eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatu nahi ditugu telebistako
iragarkiei, ahal den neurrian behintzat, aurre egiteko. Beraz, behean duzuen mezua adin
tarte horretatik gertu daudenen artean espot hau hedatzen laguntzea eskatzen dizuegu
(seme-alabak, familiarrak, lankideak, euskalgintzako beste kide batzuk…).
Haurrek beraien artean beheko mezua hedatzea da helburua eta ziur gaude egiteko
honetan zure laguntza izanen dugula.
Orioko arraunlariak nahi? Eta Athletic? Uuuuiiii!!!! Zaude, Itxakoko neskak ere badaude! Hara… eta Aviron eta Biarritz Olimpique!!! Euskaltel ere bere osoan!
EUSKARIANS, EUSKAL KIROLARIEN KROMO BILDUMA KALEAN DA.
IKUSI ESPOTA eta SARTU WEBGUNEAN!
ESKA EZAZU ALBUMA ZURE IKASTETXEAN!