Kolosala izango da
Urtarrilaren 7an, Bilbon, preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazioa azken urteotako handiena izateko bidean da. Hamar egunen faltan, ia hiru autobus betetzeko adina jendek eman du izena Legazpin.
Azkeneko urteetan izan diren manifestazio nazionalen lagintzat har daiteke Legazpikoa. Lizarra-Garaziren garaitik ez da sekula hainbeste autobus behar izan. Azkeneko unean izena emateko dagoen joera kontuan izanda, gainera, Bilboko manifestazioak historikoa izateko itxura guztia du. Antolatzaileek, trafiko arazoak saihesteko, ahal dela autobusean joateko deia egin dute.
Hemen, hainbat legazpiarrek manifestazio horri atxikimendua emateko egindako agerraldia: