Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kirolean euskaraz
Dokumentu Akzioak

Kirolean euskaraz

2008/02/28

Legazpiko Udaleko Euskara Batzordea, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) onartu zenetik, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin zenbait alorrean lanean ari da. Alor horietako bat KIROLA da, eta dagoeneko hasiak gara kirol-taldeekin elkarlanean.

Legazpiko Udaleko Euskara Batzordeak herriko kirol-taldeekin lehen bilera egin du euskararen inguruan elkarlanean zer eta nola egin dezaketen aztertzeko eta adosteko. Ekintza hori Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) izeneko planaren barruan dago. EBPN Gasteizko parlamentuan onartu zen lehenik, eta gero hainbat udalek beren lurralderako onartu dute dagokiena. Legazpiko Udalak 2008ko urtarrilaren 30ean erabaki zuen EBPNren barruan legealdi honetan kirolaren arloan ere bultzatuko duela euskara Herrian, guztira, 15 kirol-talde dira, eta guztiei deitu genien, banan-banan biltzeko. Udala pozik dago jasotako erantzunarekin; izan ere, talde GUZTIEK erantzun diote dei horri; horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu guzti-guztiei. Bilera horretan Euskara Batzordeak bere asmoa azaldu zien kirol-taldeei. Lehenik adierazi zien euskararen normalizazioa ezin dela eskolaren gainean bakarrik utzi. Alegia, eskolatik kanpo ere berreskuratu beharra dagoela euskara Legazpin. Horri dagokionez, egoera on samarra da; izan ere, 30 urtetik beherako legazpiarren artean euskararen ezagutza %90etik gorakoa da. Baina ikastetxeetan hasitako bidea askotan aisialdian eten egiten da, eta erabilera askoz ere apalagoa da. Horretarako, taldeei hainbat datu eskatu dizkiegu. Datu horiek jasotakoan, diagnosia egin eta helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazteko asmoa dugu. Esan bezala, euskara gizarte osoaren kontua da. Lan horretan herritar guztiok badugu zer egin. Badakigu lan handia dugula oraindik ere, baina kirol taldeek lehen deiari emandako erantzun bikainak indarberritu egin gaitu eta jarraitzeko gogoa eman digu. Euskara Batzordea.
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.